Hernaniko soin heziketako irakasleek bat egingo dute biharko greba deialdiarekin

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 10a, 01:00

hernaniko gimnasia irakasleek biharko EAE osorako deituta dagoen greba deialdiarekin bat egingo dute. Irakasleak Hezkuntza Sailak ikastetxeetako soin heziketako orduak murrizteko erabakiaren kontra agertu nahi dute. Soin heziketa, orain arte, astean bi ordu eta erdiz egin da ikastetxeetan. Dekretu berriarekin, astean ordu eta erdi besterik ez litzateke izango soin heziketarako. Azaldu dutenez, guzti honen arrazoia izan da zientzia eta hizkuntza irakasgaien orduak gehitu nahi dituztela. Bihar Lakuara Soin heziketako irakasleek grebarekin bat eginez, klaseak utzi, eta Lakuara joango dira lortutako 75.000 firma aurkeztera. Prentsaurrekoa ere egingo dute, eta ondoren, Gasteizeko kaleetan barrena Legebiltzarreraino joango dira, Hezkuntza Batzordean Soin Heziketaren etorkizunaz eztabaidatzeko. Greba deialdiarekin bat egin dute, ELA, LAB, STEILAS, UGT, IBEFeko eta Magisteritzako ikasleek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!