Soin heziketako irakasleen greba gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 11a, 01:00

SOIN Heziketako irakasleen greba izango da gaur EAEko ikastetxe ezberdinetan, baita Hernanin ere. Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailak dekretu bat atera du eta bertan soin heziketako eskola orduak murriztea aurreikusten da. Orain, astean bi ordu eta erdiz ematen dira gimnasia klaseak, eta dekretuak aurrera egingo balu, datorren ikasturtean astean ordu eta erdiz emango lirateke gimnasia klaseak. Soin heziketako irakasleak ez daude ados dekretu horrekin eta, hori dela eta, gaur greba egingo dute. Asmoa da Lakuara joatea eta bertan bildutako 75.000 firma aurkeztea. Ondoren Legebiltzarrera joango dira kalejiran eta Hezkuntza Batzordean soin heziketaren etorkizunaz eztabaidatuko dute. Grebarekin bat egin dute, ELA, LAB, STEILAS eta UGT sindikatuek, SOHATek, eta Magisteritza eta IBEFeko ikasleek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!