Mendiriz Mendi elkarteak eta Hernaniko Udalak Zuhaitz Eguna antolatu dute elkarlanean. Landaketa Aparrainen egingo da eta pagoak landatuko dira. Otsailaren 16an, larunbata, ikastetxeetako umeak joango dira eta biharamunean helduak. Helduek izena eman behar dute elkartean, astelehen, ostegun eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. Otsailaren 14 baino lehen eman behar da izena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!