Osasungintza Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 10a, 01:00

Catalunyatik etorritako hernaniar berri bezala, lehenengo desengainua Gizarte Asegurantzan (!?) alta ematera joan nintzenean izan zen, izan ere, ez nuen topatu, politikoek esatea hain gustukoa duten hori, alegia, izango duzula ´eskubidea medikua aukeratu eta aldatzeko`. (...) Ni, gu, nire laguna eta biok, ezin ginen baliatu oinarrizko ´eskubide` horretaz. (...) Ohiko galdera egin zuten, galdetu zidaten ea zein ordutegi nahi genuen eta arratsaldez aukeratu genuen, eta ´legezko agindu` bidez, zein mediku nahi genituen iradoki ondoren, eman ziguten, izendatu ziguten -ez zegoelako aukeratzeko medikurik- Marta Arostegi doktorea. Lehenengo aldia zen, traslado baten ondoren, gainera historial kliniko-patologiko zabala dugu, eta espezialistek aldiro egindako jarraipen eta kontrola behar dugu, eta botika kronikoen jarraipena ere behar dugu. Gauzak honela, ordua eskatu genuen urtarrilaren 16rako. Kuestioa da egun horretan Arostegi doktorea ez zegoela, eta ordezko bat zegoela; honek ahal zuena egin zuen ´burokratikoki, ordenagailuan`, baina hala ere, ez zuen ondo egin eta esan zigun berriz ordua hartzeko Arostegi doktorearekin, hau baitzen erabaki, egin beharrekoak egin eta ondorengo jarraipena egin behar zuena. Urtarrilaren 23an Arostegi doktoreak ´bisitatu gintuen`, eta esandakoak kontuan hartuta, betiko gaixoak bagina bezala hartu gintuen eta ez zuen kontuan izan lehenengo aldia genuela, eta kanpotik etorriak ginela, eta hitza eta bisita moztu zizkigun, 10 minutuak pasa zirela esanez (20 behar zuten izan). Gainera, berak bakarrik erabaki zuen zein kontrol jarraitu behar genituen, Catalunyan ez bezala, eta nik beste egun batean itzuli behar nuela ´zerrenda` (!?) batekin. Nik ez dakit zeri buruz ari zen, eta gainera nik soinean neramatzan (zerrendak), eta hilaren 16ko medikuak ere erraztu zion lan burokratikoa. Edonola ere, harrituta geratu nintzen. Nik ulertzen dut berak hori esan zidala nik ´3 zerrenda` ditudalako: Bata, gaisotasunena; bestea, botikei diedan alergiena eta ondorengo efektuena; eta hirugarrena, aldiro hartzen ari naizen botikena. Hain zuzen ere, nik soinean neraman zerrenda hau, eta medikuak zalantzan jarri zuen zergatik hartzen nituen. Bestalde, espezialistarengana bidali ninduen, bai, baina ´ohiko` bidetik, eta harreran konturatu nintzen Larrialdiko Kontsulta behar zuela izan, berehala egitekoa, eta hala hitz eginda genuen. Harrerakoak doktoreari deitu behar izan zion eta arrazoia eman zidaten, baina larrialditako bisita otsailaren 12an eman didate. Atera kontuak eta ikusi noren eskuetan gauden. Hori bai, Arostegi medikuak berak argudiatu zidan Senegalen -hitzez hitz- okerrago daudela (!?). A ze kontsolamendua eta a ze irtenbidea! Osasuna!! Joan Sanchez Bolet (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!