Eider Aldabe Espainiako pista estaliko junior txapelketan, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 9a, 01:00

Gaur eta bihar, Donostian izango den Pista Estaliko Espainiako Junior Txapelketan parte hartuko du Eider Aldabe atleta hernaniarrak. Aldabek 800 metrotako frogan hartuko du parte. 15garren markarik onena du hernaniarrak eta saiatuko da marka hori hobetzen. Bestalde, joan den asteburuan Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten hainbat atleta hernaniarrek. Hona hemen emaitzak: Sergio Romanek (CDH) 3.000 metrotako frogan brontzea lortu zuen; Mikel Von Wichmannek zilarra lortu zuen 800 metrotan; Eider Aldabek zilarra lortu zuen 800 metrotan; Enara Agirrezabalak zilarra lortu zuen salto hirukoitzean eta 400 metrotako frogan ere hartu zuen parte; Xabi Pavonek zilarra eskuratu zuen 400 metrotan; Joxeba Lizeagak 60 metrotan eta salto hirukoitzean aritu zen eta Alex Iturralde 800 metrotan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!