Txuri berdeek Mondragon hartuko dute gaur Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 9a, 01:00

HERNANIK, Gorengo mailan, Mondragon taldearen kontra jokatuko du gaur Zubipen. Hernanik Trintxerperi irabazi zion azkeneko jardunaldian, sailkapeneko bigarren dijoan taldeari eta berriro ere taldeari dagokion mailari eutsi diola dirudi. Mondragonen kontrako partidua ez da erraza izango sailkapeneko goiko postuetan baitago, 5garrenean. Hernani sailkapeneko 8garren postuan dijoa baina irabazten jarraituz gero sailkapenean postu batzuk gora egiteko aukera izango du oraindik ere. Partidua gaur arratsaldeko 16:30etan jokatuko da, Zubipen. Emakumezkoen Liga Emakumezkoen Ligan Hernanik Igoera Faseko partidua jokatuko du bihar Anaitasuna taldearen kontra. Azken jardunaldian 0-3 irabazi zuten Martuteneren kontra eta oraindik ere badituzte aukerak mailaz igotzeko. Bihar arratsaldeko 16:30etan, Zubipen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!