Hernani gaur hasiko da txapelketan, Markinaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 9a, 01:00

HERNANIK Berria Txapelketan aurreneko kanporaketa du gaur, kiroldegian, Markina taldearen kontra. Hernani iazko txapelketan txapeldunorde izan zen eta hori dela eta zuzenean sailkatu da txapelketako bigarren fase honetara. Markinak aurreneko fasean jokatu zuen eta Lizarrako San Miguel taldeari irabazita iritsi da fase honetara. Hernaniko kiroldegian, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, honako partiduak jokatuko dira: kadete mailan, Arrieta-Aretxabaleta/Aizpitarte II-Lizeaga; jubeniletan, Perez-Etxeberria/Arrieta-Agiriano; eta nagusi mailan, Urberuaga-Kastillo/Ojuel-Aldazabal. Kanporaketa parekatuta Gaurkoa kanporaketa parekatua espero da. Kadeteetan bizkaitarrek kadete mailako bikote onenetarikoa dute, baina hernaniarrak ere momentu onean daude. Jubenil mailan Esnaola eta Otaegi jokalari titularrak lesionatuta daude eta Eskoriatzako atzelari bat fitxatu dute, Agiriano, partidu honetarako. Mailari eustea zaila dela uste dute hernaniarrek. Nagusi mailan, Esnal eta Gorrotxategi pelotari titularrak lesionatuta daude, baina haien ordez jokatuko duen bikoteak konfidantza ematen dio klubari eta lan txukuna egingo dutela espero da. Eskatu dute jendea animatzera joateko, beharko dute eta. Gaur 16:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!