Benjamin topaketa eta B mailako eskolarteko txapelketa bihar, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 9a, 01:00

u boleibola Aurreneko bi taldeek partiduak jokatuko ditute etxetik kanpora Hernaniko boleiboleko aurreneko bi taldeek partiduak jokatuko dituzte asteburuan etxetik kanpora. Euskadiko Ligan, lehen mailan, dabilen EHU Hernanik Rekalde B.T ren kontra jokatuko du gaur, arratsaldeko 17:00etan, Bilbon. Bestalde Gipuzkoako Ligan dabilen taldeak Lizardi Zarautzen kontra jokatuko du gaur, arratsaldeko 16:00etan, Zarauzko Lizardi kiroldegian. yy u errugbia Hernani Bk partidua gaur Gernikan Hernaniko seniorren bigarren taldeak partidua jokatuko du gaur Gernikaren kontra, Gernikan. Gaur arratsaldeko 16:30etan. Jubenil taldeak ere Gernikan jokatuko du gaur, baina arratsaldeko 15:00etan. yy u gimnasia erritmikoa Benjamin topaketa eta B mailako eskolarteko txapelketa bihar, kiroldegian Gimnasia erritmiko jardunaldia izango da bihar Hernaniko kiroldegian. Goizean, 10:20etatik 13:35etara, B mailako eskolarteko txapelketa izango da. Bertan Hernaniko gimnastek ere hartuko dute parte: Alebin mailako Langileko taldeak hartuko du parte batetik; bestetik, banaka Ane Mazizior, Maider Lopez, Maider de las Heras eta Malen Martinezek hartuko dute parte; eta azkenik, infantil mailan, Maialen Garcia ariko da. Arratsaldean, 16:25etatik 18:25etara, benjamin topaketa izango da. Taldeka Langileko hiru taldek eta Elizatxoko bik hartuko dute parte. Banaka honako gimnastak ariko dira: Leire Leonet, Alaitz Imaz, Maddi Alberdi eta Aysha Matondo. Bestalde, urtarrilaren 26an, Arrasateko Uharkape frontoian Amateur Txapelketa jokatu zen. Hona hemen Hernaniko gimnasten emaitzak: jubenil B mailan eta taldeka aurreneko postua lortu zuen Hernani GEE taldeak, 3 uztai eta 2 xingolekin. Jubenil B mailan eta banaka, Amaia Agirrek 7garren postua lortu zuen mazekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!