Hernaniko bi batel Oriora, gaur hasiko den Gipuzkoako batel ligara

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 9a, 01:00

gaur hasiko da Orion, arratsaldeko 16:30etan Gipuzkoako batelen liga. Bertan ez dira hernaniarrak faltako. Aurten Hernaniko taldeak bi batel eramango ditu, bata infantil mutilena, bestea, mistoa. Bigarrena mistoa osatu dute halabeharrez neska eta mutilen bi talde osatzeko adina jende ez baitzegoen. Batel mistoa lau kadete mutilek, bi kadete neskek eta jubenil mutil batek osatuko dute eta patroia, Eli, infantil neska. Biak talde hasi berriak dira arraunean, baina gogorik ez zaie falta. Trainerurik ez Aurten ez da Hernanin trainerurik aterako ez baitago jenderik taldea osatzeko. Aurreko urtean atera zen trainerua eta baita ondo ibili ere, baina iazko kide gehienek utzi egin dute eta oraingoz ez dago jenderik taldea osatzeko. Seniorrek, berriz, trainerila ateratzeko asmoa dute, gero traineruan Koxtaperekin ibiltzeko. Entrenatzaileen ustez, azkeneko ur-teetan gauzak dezente zaildu dira arraun munduan, izan ere, kategoria desberdinak sortu direnez, orain, askoz ere zailagoa da maila txukuneko traineru bat osatzea, kategoriaz kategoria igo behar delako, edota arraunlariak utzi edo maila altuagoko beste talde batera joaten direlako. Helburu apalak Aitortu dutenez, aurten ez dute helburu berezirik jarri, dagoen jendeak arraunean egitea baino. Jakin badakite, kide gutxi direla, hasi berriak ia denak, beraz, helburu haundiak alde batera utzita, dauden kideek parte hartzea dute helburu nagusia. Aurrera begira, gustatuko litzaieke kluba indartzea eta finkatzea. Egoera eta sekretua Entrenatzaile lanetan bi kide aritzen dira: Xabi Gurrutxagak talde mistoa entrenatzen du eta eta Xabi Zabalak, berriz, infantil mutilena. Arraunlariak, gehienak hernaniarrak dira. Azpiegiturari dagokionez, ez dute inolako kexarik: ontzi ederrak dituzte eta egoera onean daude; arraunean egiteko makinak eta kirola egiteko tresnak ere badituzte eta pabeloia leku onean dago, Elorrabiko zubiaren pare-parean. Hernaniko batelak onak izaten omen dira ur gutxitan ibiltzen ohituak daudelako eta horrek gogortzen dituelako. Eli Pagola, bateleko patroia: Eli Pagola, bateleko patroia: Zein da zure lana? Animatu egiten ditut batera joateko; ziaboga egiteko zenbat falta den esaten diet, batzuetan paladak kontatzen ditut, zuzendu egiten dut... Adibidez, oso ezberdin badoaz, hankekoari esaten diot eta berak jartzen du erritmoa. Zein da zure lan tresna? Patroiaren arrauna daukat. Besteena baino txikiagoa da eta batela zuzentzen dut. Zergatik zara zu patroia? Txikia eta arina naizelako, infantila naizelako... Gustora, edo nahiago duzu arraunean egin? Oso gustora nabil, ez nuke aldatu nahi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!