karobi elkartekoak ez dira ezerekin ikaratzen. Aurreko ostiralean barrikotea egin zuten elkartean, eta orain berriz, irteera bat antolatzen ari dira, Xabierraldiarekin lotuta, martxorako.
Barrikotea
Otsailaren 1ean barrikote ederra egin zuten Karobi elkartean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, giro ederra izan zen, elkartea bete-betea egon zen eta sagardoa barra-barra edan zuten, Itsasburu eta Rufino sagardotegiei esker.
Xabierraldia aitzaki,
martxoaren 8 eta 9an irteera
Xabierraldia dela eta, asteburuko irteera bat antolatu dute, martxoaren 8-9ko astebururako. Horretarako ere eleganteak izaki, bi proposamen egin dituzte irteera horretarako, biak Xabierraldiaren inguruan. Egitaraua gutxi gora-behera honakoa izango da: ibilaldi bat egin, Iruñan lo egin, eta igandean erromesaldiko 2. ibilaldia egin.
Prezioa gutxi gora-behera 65 eurokoa da eta joan-etorria, hotela, loa eta gosaria, hamaiketakoa eta igandeko bazkaria ordaintzeko da. Informazio gehiago izateko: elkartera bertara jo edota karobielkartea@gmail.com helbidean begiratu. Otsailaren 15a baino lehen eman behar da izena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!