Angel Pikabea presoa libre geratu zen atzo

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 9a, 01:00

ANGEL Pikabea Ugalde presoa askatu zuten atzo. Antza denez eguerdian Parisen abioia hartu eta arratsaldeko 16:00ak aldera Madrilera eraman zuten. Handik ordu batzuetara familiarekin elkartu eta Hernanirako bidean ziren, erredakzioa itxi aurretik jakin ahal izan zenez. Herrira iristerakoan harrera egitekoak ziren. 23 urte daramazki Hernanitik kanpo Angel Pikabea presoak 23 urte daramazki Hernanitik kanpo. 2000garren urtean atxilotu zuten Saran eta geroztik Frantziako Estatuko espetxe ezberdinetan izan da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!