HIRIGINTZA Batzordea izan da aste honetan udaletxean eta bertan, besteak beste, apeadero ingurutik herriko erdigunera joango litzatekeen igogailu aren proiektuaz hitz egin zuten. Hirigintza batzordean igogailuaren trazatu berri bat onartu zen. Hasierako proposamenean igogailua apeaderotik Atzietasera zijoan, eskailerak bukatzen diren pare horretaraino. Hirigintza batzordean onartutako proposamen berrian igogailuak Balantxatik apeaderorako tartean izango luke mutur bat, eta bestea Pana parke inguruan. Igogailua egiteak oraindik ere luze joko du, orain, proiektua egitea agindu behar baita.
Osiñagako zerrategia eta Udal Plangintzarako Aholku Batzordea
Osiñagako zerrategiaren inguruko azken epaiaren berri ere eman zuten Hirigintza batzordeak. Azken epaiak auzo elkarteari arrazoia ematen dio eta azaltzen du zerrategiak ezin duela leku horretan egon, landa lurra delako.
Udal Plangintzarako Aholku Batzordeari buruz ere hitz egin zuten. Batzorde hau sortzekotan dira Hernanin, Lurraren Legeak Udala behartzen baitu horretara. Batzorde honetan herritarren ordezkari ezberdinak bilduko dira Udalari hirigintza gaiei buruz aholkuak emateko Batzorde honetako araudia astelehenean bozkatuko da, Plenoan. Plenoa arratsaldeko 19:30etan izango da, udaletxean.
Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza ere bazegoen Hirigintza batzordeko gai ordenean, baina gai honi 15 eguneko epea eman diote hobeto aztertzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!