Formula 1eko gidariak Atsegindegin. Atzo ume eta gazte batek baino gehiagok bere ametsa bete zuen, izan ere, Formula 1eko auto batean sartu eta ibiltzeko aukera izan zuen, pantaila baten aurrean izan bazen ere. Kotxe handiaz gain, kotxe txikiagoak ere baziren, eta hauetan, gidari gazteek beren abilezia neurtzeko aukera izan zuten, parean zuten pantaila erraldoi bati esker. Puzgarriak eta bestelako denborapasak ere izan ziren.
Txotx denboraldian hainbat ekitaldi ari dira antolatzen, ez bakarrik helduentzat. Atzoko jolasak ume eta gazteak entretenitzeko antolatu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!