Garikoitz Pascual eta Eneko Pascual hernaniarrak atxilotu zituen atzo Polizia frantziarrak Baionan, Auzitegi Nazionaleko Ismael Morenok emandako Euro agindu baten ondorioz, eta seguruenera gaur pasako dira epailearen aurretik. Askatasunak eman zuen atzo atxiloketen berri, eta iluntzean manifestazioa egin zen Hernanin, beren askatasuna eskatzeko. Manifestazio aurretik, Iparraldean eta frantziar estatuan iheslariek bizi duten egoera gogorra nabarmendu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!