AHTaren kontra gaur Beasainen izango diren mobilizazioetara joateko deia

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 8a, 01:00

Beasainen gaur AHTaren kontrako mobilizazioak izango dira eta Hernaniko AHTaren kontrako taldeak bertara joateko deia egin du. Eguerdian kontzentrazioa izango da sondeoak egiten ari diren lekuan eta eguerdiko 12:00etan aterako dira Beasaingo Zubimuzu plazatik. Bestalde, arratsaldeko 19:00etan, eskualdeko kontzentrazioa izango da Zubimuzu plazatik abiatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!