Federazioko fitxak Mendate dendan izango dira

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 8a, 01:00

JOCC-Zikuñako Ama zikloturista taldeak jakitera eman duenez, hemendik aurrera, ostiraletan, Mendate bizikleta dendan (Txirrita kalea) aukera izango da federazioko fitxak eskuratzeko, gaueko 20:00etatik 21:00etara. Aurtengo zikloturisten irteera egutegia eskuratu liteke baita ere, eta materiala eskatu ere bai. Informazio gehiago: 686 629 038.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!