Etxerat elkarteak artelanak zozketatu ditu, Hernaniko artistek eta presoek egindakoak, azkena debekatutako ekitaldiko gastuei buelta emateko. Gaur banatuko dituzte sariak, enkartelada ondoren, 20:30etan, Plazan. Honakoak dira sariak eta zenbakiak: Xabier Arnaizek egindako argazkia 0785 zenbakiarentzat, Pedro Cano Pituk egindako gurutze puntua 1033 zenbakiarentzat, Peio Goeioren oleoa 1316 zenbakiarentzat, Gorka Loranek egindako esku pelota 1835 zenbakiarentzat, Asier Ormazabalek egindako eguzki lorea 1018 zenbakiarentzat, Aitor Ruiz de Eginok egindako eskultura 0149 zenbakiarentzat, eta Alai Zubimendiren infografia 0496 zenbakiarentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!