Urbieta kaleko parkean ezkia botako dute

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 8a, 01:00

HERNANIKO zuhaitzik haundien eta zaharrenetako bat kentzen ari dira egun hauetan. Urbieta kalea eta Latsunbe auzoaren artean dagoen parkeko zuhaitz dotorea, hain zuzen ere. Hernanin ezki asko dago, baina gutxi hau bezain zaharrak eta altuak. Hala ere, ez zegoen beste erremediorik. Feriko jendeak penatuta begiratzen zuen atzo.

Zuhaitza gaixo
Hernaniko jardinen zainketaz arduratzen den enpresak jakinarazi du, pena haundia izan arren, zuhaitza bota beharrean daudela, kanpotik itxura sendoa izan arren, ezki eder hori gaixo baitago aspalditik. Ezkietan oso arrunta den gaitza du sartua, azpitik onddoa sartu zaio eta zuhaitza barrutik jaten ari da. Hori ez da hala ere, kezkarik handiena, baizik eta horrek eragin dezakeen arriskua, izan ere, haize bolada zakar batek goitik behera bota dezake, eta inguruan kalte handiagoak eta larriagoak eragin. Erremediorik ez Zaintzaileek jakitera eman dutenez, azkeneko urteetan saiatu dira gaitzari aurre egiten, abonoen bidez, kimatuz eta abar, baina ezin izan dute arazoa konpondu, zuhaitza oso hartuta dagoelako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!