Angel Pikabea askatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 8a, 01:00

ANGEL Pikabea Ugalde Ereñotzuko presoa askatuko dute gaur. Jakinarazi dutenez, Frantzia eta Espainia arteko mugan askatuko dute, non eta noiz zehaztu ez badute ere. Autobusa antolatu dute lehendabiziko harrera egiteko, eta txartelak Garin tabernan lortu daitezke. Asmoa da Frantzia eta Espainiako muga ezberdinetara joatea. Herrira iristean ere harrera egitea aurreikusi da.

23 urte Hernanitik kanpo
Angel Pikabea Ugaldek 23 urte daramazki Hernanitik kanpo. 2000garren urtean atxilotu zuten Saran eta ordutik Frantziako kartzela ezberdinetan izan da, gutxienez bederatzitan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!