INEMek langabeziaren inguruko datuak argitaratzen ditu hiru hilean behin. Argitara emandako azken datuak 2007ko abendukoak izan dira eta bertan ikus daiteke Hernanin 701 langabetu erregistratu direla, hau da biztanleria aktiboaren % 7,6. Azken urteetako abenduko datuei erreparatuta langabeziaren beherako joera antzeman daiteke.
Emakumezkoetan langabezia gehien
Datuak generoaren arabera banatuz gero, langabezia gehien 25 urtetik gorako emakumeetan erregistratu da abenduan INEMen datuen arabera. Gizonezko langabetuak 251 izan dira abenduan eta emakumezkoak 450. Datu hauek bat egiten dute azken urteetako joerarekin. Gizonezkoen artean langabezia gehien 25 eta 44 urte artekoen artean dago.
Aldi bateko kotratuak
INEMek argitara emandako datuen arabera 2007ko abenduan 450 lan kontratu erregistratu dira Hernanin. Gizon zein emakumeek antzeko kopuruetan lortu dituzte lan kontratuak: gizonezkoek 226 eta emakumezkoek 224. Azken urteetako joerarekin bat eginez, lan kontratu gehienak aldi baterako izan dira, 450etik 426. Lan kontratu gehienak zerbitzu sektorean erregistratu dira, baina langabezia gehien ere sektore horretan dago.