Enrique Larrarte Arregi jaunari:

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 7a, 01:00

Kronikak eskaintzen digun aukera aprobetxatu nahi dugu, zure idatzietan EAJ-PNVri egiten dizkiozun galderak erantzuteko. Emilio Castelar jaunak, Lehenengo Errepublikako Gobernuburu izandakoak 1873an, hala esan zion Prim Jeneralari Espainiar Gorteetan: ´Baionetek denetarako balio dute, gainean esertzeko izan ezik`. Larrarte jauna: gure zinegotzi Andoni Amonarraizen kontra Kronikan argitaratutako zure idatziaren krispazioak eta tolerantziarik ezak, ez dute lekurik uzten guztiok espero genuen analisi gizalegezko eta aberasgarriagoa egiteko. Beste kontu bat: Partido Nacionalista Vascori zuzentzen zarenean, bere izen osoa jakin eta erabili behar duzu: EAJ-PNV. Gure izena da duela mende batetik hona. Guretzat, euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da, nahiz eta, gaztelerarekin batera, Euskadiko hizkuntza ofiziala izan (Estatutu Politikoa, 8 kap.), kontuan izanda bizi garen gizarte errealaren aniztasun soziolinguistikoa. Zure idatzian ondoren zera galdetzen duzu: ´Nola liteke PNVko zinegotzi batek ez jakitea euskeraz hitz egiten eta idazten?` EAJ-PNVk galdera bera egiten dizu, Larrarte jauna: Euskadiko zure alderdi politikoko zenbat zinegotzi eta administrazio publikoko langile dira euskara ezagutzen ez dutenak? eta zergatik argitaratzen da GARAko orrialdeen%90a gazteleraz? Edonola ere, arrazoi sinple batekin erantzungo dizugu: Gure Udal Batzordeak erabaki zuenean Andoni Amonarraiz alderdikidea 2003 eta 2007ko Udal Hauteskundeetara aurkeztea, asko baloratu zen bera abertzale moderno eta moderatua izatea, bere gizatasuna, guztiekin hitz egiteko bere gaitasuna, lanerako duen gaitasuna eta bere jaioterria ezagutzea. Jakin, bagenekien bere hutsunea -euskera- berehala beteko zuela, egunero eskolak hartuz, bere kemena eta familiaren laguntza handiarekin. Eta halaxe izan da. Larrarteren idatziaren azkeneko baieztapen bat da Partido Nacionalista Vascori, EAJ-PNVri, ez zaiola gehiegi interesatzen Euskadin euskal kultura ezartzea. Ez da posible holako itsukeria. Adibide batzuk bakarrik emango ditugu: ETB1, irrati ezberdinak, unibertsitateko euskarazko karrerak, ikastolen sarea, sare publikoko administrazioko langileei eskainitako ikastaro trinkoak... posible al da dena azken 30 urteetan sortu izana? Andoni Amonarraizek berak, 2007ko udal hauteskundetako programan atal bat zeukan: Bertsolaritzako eta euskerazko prosa lanen sariak, Sagardoaren Museoa eta beste proiektu batzuk sortzeko, bere herriko euskal kulturaren alde. Ezin izan zuen egin, baina etorriko dira garai hobeak. Jose Ramón Lasarte EAJ-PNV ko Hernaniko burua (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!