Eguzkik Renfeko zerbitzuei buruzko diagnosia egin du

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 7a, 01:00

EGUZKI taldeak Gipuzkoan Renfek eskaintzen duen zerbitzuaren eta azpiegituren diagnosia egin berri du. Garbi utzi nahi izan du helburua ez dela RENFE mespretxatzea, ´trena egunero erabiltzen dugu gutako askok eta zerbitzua hobetzea nahi genuke` azaldu du.

Akzesibilitatea
Hernaniri dagokionean, gabezia haundiena azpiegituretan ikusten du Eguzkik: apeaderora iristeko 95 eskailera zenbatu ditu taldeak. Horren inguruan igogailua lehenbailehen jartzeko premia ikusten du. Bestalde, trenbide azpiko pasalekuan ere eskailerak daudela ohartarazi du. Bestalde komunak ez daudela ere aipatu du, baina azaldu du, egun hauetan eraikitzen ari direla. Beste zenbait arazo orokor ere aipatu ditu Eguzkik, hala nola trenera iristeko koska dagoela, trenaren puntualitatea, euskeraren presentzia haunditu eta zerbitzua zabaldu beharko litzatekeela, besteak beste. Gauza positiboen artean aipatu dituzte bizikletak eramateko aukera ematen duela trenak, prezioak eta garbitasuna, besteak beste. Bukatzeko dio AHTn 6.000 milioi euro gastatzea astakeria iruditzen zaiola eta aurrekontu horren %1 nahikoa litzatekeela RENFEko zerbitzua hobetzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!