Aitzorrotz-Urkulluko Urtegira egingo den irteeran izena emateko epea ostiralean bukatzen da

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 6a, 01:00

Mendiriz Mendik asteburuan Aitzorrotz, Elorreta (1.146 m), Kurutzeberri (1.113 m) eta Urkuluko urtegian barrena irteera antolatu du. Irteera otsailaren 10ean egingo dute, igandean, eta izena emateko epea ostiralean bukatuko da. Horretarako arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara joan behar da Mendiriz Mendik Iturregi plazan duen bulegora. Bazkideek 11 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 14.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!