Sorgintxuloko bizilagunak zuhaitzengatik kezkatuak

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 6a, 01:00

Joan den hilaren 15ean haize zakarra ibili zen eta ondorioz Sorgintxulo auzoan, zuhaitza ipurditik atera eta etxe gainera etorri zen. Egunean bertan kendu zuten eta zorionez ez zuen kalte haundirik eragin. Asteburu honetan ere, haize zakarra ibili da eta Sorgintxuloko auzo elkarteak, bizilagunen izenean, kezka agertu dute. Beste bi zuhaitz Auzo elkarteak kezka azaldu dio Kronikari, izan ere, kendutakoaz gain, pare bat zuhaitz daude oraindik inguru horretan eta beldur dira ez ote duten beste sustoren bat izango. Esandakoaren arabera, ´zuhaitz hauek oso haundiak dira, eta ekaitza altxatzen den bakoitzean eragozpen, kalte eta beldurra eragiten dizkie bizilagunei`. Esaterako, haizea harrotzen denean, bizilagun bati baino gehiagori, balkoia adarrez betetzen zaio eta ateratzeko beldurrak egoten dira. Kimatu edo kendu Sorgintxuloko auzo elkartearen esanetan, behin baino gehiagotan azaldu dute beren kezka udaletxean, azkeneko txanda joan den urteko uztailean, eta ez omen dute erantzunik jaso. Auzo elkarteak esandakoaren arabera, beraiek ´irtenbide bat besterik ez dute nahi`. Zuhaitzak kimatzea egoki ikusten dute, eta txarren txarrenean kentzea, ´kuestioa arazoa nolabait konpontzea da`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!