Auzotarrak Santaeskean atzo Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 6a, 01:00

Koadrila polita bildu zen atzo Ereñotzun, arratsalde partean, Santaeskean ibiltzera. Hogeita bi lagun bildu ziren, tartean auzotarrak, bertsolariak eta trikitilariak. 17:00ak aldera abiatu ziren plazatik eta Pagoagatik hasita, bailara guztia jiratu zuten: Ugaldetxo, Latse, Ereñotzu bera, Lastaola eta Epele. Larregainen bukatu zuten gaueko 22:00ak aldera. Harrera oso ona egin zieten auzotarrek eta baita parte hartu ere, makilak hartuta. Ez ziren falta indar berritzeko eta berotzeko auzotarrek eskainitako mokadu eta tragoskak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!