Mozorroek egun luzea gaur Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 5a, 01:00

Goizuetan ere Inauteriak ari dira ospatzen. Gaur mozorroak izango dira protagonista egun osoan zehar: 09:00etan mozorroen gosaria izango da; 10:00etan, mozorroak aterako dira herriko kaleetara; eguerdiko 14:00etan, mozorroak bazkaltzeko bilduko dira; 16:30etan Goizuetako Zagi Dantza ezaguna dantzatuko dute; 22:00etan mozorroen afaria izango da eta 24:00etan TZ taldearekin dantzaldia izango da, Plazan. Festak larunbatean izango du jarraipena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!