SANTA Ageda bezpera zen atzo eta urtero bezala abesbatza eta talde ezberdinek herrian barrena buelta egin zuten kantuan, ohiturari eutsiz.
Ohitura Zaharrak
abesbatza Kaxkoan
Ohitura Zaharrak abesbatzako kideak Gudarien Plazan egin zuten zita eta handik Milagrosara abiatu ziren. Bertatik Zaharren Egoitzara joan ziren eta egoitzan, pisuz pisu, kantuan aritu ziren. Handik Kaxko aldera abiatu ziren,tabernaz taberna kantuan aritzera eta poteatzera. Haiekin batean izan ziren txistulari eta bertsolariak.
Goiz Eguzki abesbatza Portun eta Karabelen
Goiz Eguzkiko abesbatza izan da aurtengo Santa Agedako nobedadea, izan ere, abesbatza sortu berria dute. Goiz Eguzkitik oinez abiatu ziren Portura eta bertako plazan kantu saioa egin ondoren, Karabelera abiatu ziren oinez. Bertako plazan beste saio bat eskaini zuten, bizilagunen aurrean. Bukatzeko, Goiz Eguzkira buelta egin zuten mokadu bat egitera.
Ereñotzun ere bai
Ereñotzun ere egin zuten atzo Santa Ageda bezperako erronda, baserriz baserri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!