UNAI Fano atxilotu zuen atzo Espainiako Poliziak Larrabetzun, Baltasar Garzon epaileren aginduz. Harekin batean Pernando Barrena eta Patxi Urrutia Batasunako buruak atxilotu zituzten. Hirurei ´erakunde terroristako kide izatea` leporatu diete eta baita ´delitua errepikatzea, legez kanpo egon arren, Batasunaren izenean aritu direlako`.
Epaileak horren frogatzat hartu du joan den larunbatean, Iruñean, Loiolako negoziazioei buruzko hitzaldi batean parte hartu zutela atxilotutako hiru kideek.
Unai Fano iaz ere atxilotu zuten, urtarrilaren 2an. Bere kotxean GPS bat aurkitu zuen eta, hori dela eta, jarraitzen ari zitzaizkiola salatzeko prentsaurreko batera zijoan. Prentsaurrekora bidean atxilotu zuten eta ordu eta erdi ondoren aske utzi zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!