Gaur, konpartsen txanda

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 3a, 01:00

Hernaniko Inauteriak aurrera dijoaz eta gaur, igandea, konpartsen txanda izango da. Ttarla dantza taldeak, Inmaculada ikastetxeak, eta Elizatxo ikastolak aterako dute konpartsa Urbieta kaletik. Urtero jende asko biltzen dute konpartsek, eta ikusmina ere haundia izaten da kalean barrena. Hala ere, garai batean baino gutxiago dira aurten irtengo direnak, hiru konpartsa baitaude izena emanda. Urbieta kaletik Elkano kalean gora egingo dute konpartsek eta kalean barrena ibiliko dira ondorenean. Festa ilunbarra artean Arratsaldean ere gazteenentzako izango dira ekitaldiak gaur. Pailazoen emanaldia izango da Atsegindegin eta Musika Eskola Publikoko trikitilari eta dultzaineroak izango dira ilunabarrean. Goiz eta arratsaldean, Betikoak txaranga ere ibiliko da kalean gora, kalean behera.

Bihar, bigarren Azeri dantza
Bihar, astelehena, izango da bigarren Azeri Dantza. Hernaniko festen ezaugarri da azeri dantza, eta San Joanetan ezezik, inauterietan ere jende asko biltzen du. Berez, inauterietan bakarrik izaten omen zen garai batean eta gerora hasi ziren San Joanetan egiten.

GAURKO EGITARAUA:
10:00: V. Berria Txapelketa. Pelota partiduak, kiroldegian.
11:00: Betikoak txaranga.
12:00: Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea, La Inmaculada ikastetxea eta Elizatxo ikastola.
17:30: Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak Atsegindegin.
18:00: Betikoak txaranga.
19:30: Hernani Musika Eskola Publikoko trikitilari eta dultzaineroak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!