Mozorroak erantzi eta sardinari su emanda bukatuko dira gaur Inauteriak

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 5a, 01:00

PENA haundirekin baina bukatu dira nahi bezela kalera jantzita ateratzeko egunak, Inauteriak alegia. Mozorroak erantzi eta sardinari su emanda bukatuko dira gaur joan den ostiralean hasitako festa egunak. Urtero bezala, Peio Goellok egindako sardina erraldoia kalean zehar pasiatuko dute, negar batean, eta dolu doinuak lagun. Plazara iristean su emango diote eta hurrengo urtera arte agurtuko dituzte Inauteriak. Sardinaren entierroa 18:30etan abiatuko da Plazatik. Atzo gazteen Axeri Dantza Atzo gazteen Axeri Dantzarekin hasi zen Inauterietako egitaraua. Euri dexente ari bazuen ere, ez ziren gazteak etxean geratu eta Axeri Dantza bera gaztetxoek osatu zuten. Bestalde, Axeri Dantzak Kale Nagusian geldialdi berezia egin zuen atzo, Eguzki perfumeriako jabeak omentzeko, erretiratzekotan baitira. Horrez gain, merkatari guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie Axeri Dantzak, asko laguntzen dutelako, ate eta portalak irekitzen, Axeri Dantza bertatik pasa dadin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!