Kiroldegian goiz eta arratsaldeko gimnasia erritmikoko
saioak izango dira gaur. Goizeko 10:20etatik aurrera B mailako
eskolarteko txapelketa izango da. Hernaniko gimnastak izango dira tartean: Alebin mailako Langileko taldeak batetik; bestetik, banaka Ane Mazizior, Maider Lopez, Maider de las Heras eta
Malen Martinezek hartuko dute parte; eta azkenik, infantil mailan, Maialen Garcia ariko da. Arratsaldean benjamin topaketa
izango da, 16:25etatik 18:25etara. Taldeka Langileko hiru
taldek eta Elizatxoko bik hartuko dute parte. Banaka Leire Leonet, Alaitz Imaz, Maddi Alberdi eta Aysha Matondo ariko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!