Hernanik Martutenen jokatu zuen larunbatean, igoera faseko partidua, Vasconiaren aurka eta hiru puntu garrantzitsu ekarri zituzten txuri berdeek. Partidua ondo dominatu zuten Zubipekoek, eta atsedenaldira 0-1 aurretik joan ziren. Bigarren zatia hasi eta berehala sartu zuten Hernanik bigarren gola, penaltiz, eta luzapenean egin zuen 3garrena.
Jokoan gora eta sailkapenean gora
Hernaniarrek izan zuten bolada txar bat igoera fasean, baina hura gaindituta gora egin dute eta sailkapenean ere gora dijoaz. Larunbatean, aurrea hartu zioten Martuteneko taldeari eta beste emaitzen arabera, 3-4garren postuan daude orain. Helburua lehen postua izango dute hernaniarrek, talde bakarra baita mailaz igotzeko aukerak dituena. Momentu honetan, Intxaurdi taldea da liderra, hernaniarrengandik 8 puntura, eta liga bukatzeko 9 partidu falta dira; helburu zaila da, baina ez ezinezkoa, eta aukerak izan ditzakete txuri berdeek alde hori jateko. Hurrengo partidua Anaitasunaren aurka, Zubipen. Irabazi beharrekoa.