Haize zakarra altxa zuen atzo karrozen irteera aurrean, baina horrek ez zuen festarik galarazi. Eguerdiko 12:00etan irten ziren hiru karrozak Urbieta kaletik eta kale buelta egin zuten, dantzan. Ttarla dantza taldeak, Inmaculada ikastetxeak eta Elizatxo ikastolak atera zuten konpartsa atzo eta jende asko bildu zen, bai karrozetan, eta baita haiek ikustera ere. Gazteak eta helduak irten ziren karroza guztietan eta nabarmendu zen entsaiatzen denbora dezente pasa dutela. Horrez gain, nabarmentzekoa, bai larunbat gauean eta baita atzo ere, jende asko mozorrotu zela Hernanin.
Gaur Azeri Dantza
Gaur azeri dantza izango da gaztetxoentzat, goizeko 10:00etan, Musika Eskolako ikasleek diana jo eta gero. Sokan ere gazteak joaten dira gaurko egunarekin, poliki-poliki ofizioa ikasten joateko. Horrez gain, gazteenentzako egitarau zabala izango da gaur, goiz eta arratsalde, Hernanin.
Gaurko egitaraua
- 09:00: Diana Hernani Musika Eskolako ikasleekin.
- 10:00: Azeri dantza gaztetxoentzat.
- 11:30: Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsuben.
- 12:00: Haurrentzako malabarismo eta oreka tailerra Atsegindegin.
- 16:00: Erraldoi eta buruhaundiak eta KriskitiƱa taldea.
- 17:00: Haurrentzako herri kirolak Atsegindegin.
- 18:00: Break dantza-Scratch erakustaldia Tilosetan.