gaur, Astigarragako IIgarren Gazte Olinpiaden aurkezpena egingo dute Gazte Asanbladako kideek. Olinpiadak martxoa eta maiatza bitarte egingo dira eta gaur egingo dute aurkezpen ekitaldia.
Aurkezpen ekitaldia
Horretarako, arratsaldeko 18:30etan bilduko dira Joseba Barandiaran plazan, eta aurkezpen ekitaldiaren ondoren, luntxa egingo dute eta jarraian kontzertuak. Bertan izango dira Dreza, Aborto Fallido eta Ankarteko Oi! musika taldeak.
Gazte Olinpiadak
2006garren urtean egin zituzten lehen aldiz Gazte Olinpiadak eta arrakasta haundia izan zuten. Horregatik, aurten ekimenarekin jarraitzea eta hilabetez luzatzea erabaki dute. Beraz, Gazte Olinpiadak aurten martxotik maiatzera luzatuko dira. Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, gaurko aurkezpen ekitaldian emango dituzte azalpenak: egingo diren frogak, noiz izango diren, zergatik antolatu diren eta abar.