Joxe Ugalde da lehen hernaniarra regularidadean

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 2a, 01:00

Lehengo asteburuan hasi ziren regularidadeko tiraldiak, Idiazabalen eta Joxe Ugalde izan zen lehen hernaniarra, 15garren postuan. Epelekoak 45 brila bota zituen, irabazleak baino 3 gutxiago. Irabazlea, M. Madina legazpiarra izan zen eta bera jarri da erregularidade txapelketako buru. Hori izaten da txapelketa nagusia Gipuzkoa mailan eta bost tiraldi izaten ditu. Asteburu honetan ez da txapelketako tiraldirik izango eta hurrengo asteburuan Ategorrietan izango da erregularidadea. Laugarren tiraldia, berriz, Ereñotzuko bolatokian izango da, martxoaren 2an.

Bihar, Idiazabalen
Txapelketaz kanpoko tiraldia izango da bihar goizean, Idiazabalen, San Blas jaien barruan. 10:00etatik 11:30etara izango da izen ematea irekita eta Hernaniko bolariak ere bertan izango dira, sari nagusiak lortzeko borrokan. Ea aurreko asteburuan baino zorte eta punteria hobea duten!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!