Txalo antzerki taldeak ‘Grönholm Metodoa’ eskainiko du bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 2a, 01:00

Txalo antzerki taldeak Grönholm Metodoa antzezlana eskainiko du bihar Urnietako Saroben. Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, Ramon Agirre eta Itziar Ituño multinazional batean, exekutibo plaza bat betetzeko azken lau hautagaiak izango dira eta hautaketa prozesuaren azken frogak egin beharko dituzte. Saroben, ilunabarreko 20:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!