Hernaniarrek hiru podio lortu zituzten Lasarteko Krossean

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 2a, 01:00

Rosi Talavera lehen gipuzkoarra izan zen, Eider Aldabe juniorretan 3garren, eta Mikel Von Wichmann, jubeniletan 2garren.

Joan den igandean jokatu zen 53garren Lasarteko Nazioarteko Krossa, hipodromoan. Aurten, gainera, karrera popularra ere jokatu da. Hernaniko korrikalariek hiru podio lortu zituzten: Rosi Talaverak, Eider Aldabek eta Mikel Von Wichmannek. Talavera lehen gipuzkoarra izan zen, eta orokorrean 14garren gelditu zen hernaniarra. Talavera, gainera, Diario Vascok antolatutako II Challengeko txapeldun ere gelditu dela, parte hartu behar zen 5 probatan irabazele izan baita. Beste podioa Eider Aldabek lortu du, junior mailan 3garren eginda; eta hirugarrena, Mikel Von Wichmanek, jubenil mailan 3garren eginda.

Pardaide gehiago
Emaitza onak lortu dituzten hernaniarrak asko izan ziren bestalde: Beteranoetan, Gerardo Parrak 29garren egin zuen eta Joxe Mari Muruak 35garren; infantil mailan, Iker Manzanok 22garren egin zuen eta Borja De la Rivak 26garren; alebin mailan, Jon Murua 8garren izan zen, Peru Erroizenea 32garren, Larraitz Larrea 22garren, Libe Aranburu 30garren eta Ane Lopez de Arregi 33garren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!