Hernaniko pelotariek bi txapela lortu zituzten joan den asteburuan, Laudion eta Iruran. Paul Ojuelek Laudiko Herriaren Txapelketako finala finala zuen, Bidaniko Telletxea atzelari zuela. 22-14 irabazi zioten Alvarado eta Galarzari. Paul Ojuel joko puntu onean dabil eta denboraldi honetako 2garren txapela du Laudion lorutakoa. aurrekoa, lauterdian lortu zuen, Bermeoko txapelketan.
Trinketean, Aritz Otaegi
Asteburuko bigarren txapela Aritz Otaegik ekarri zuen Hernanira, Iruratik. Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finala jokatu zuen Odriozola oiartuarraren aurka eta 35-22 irabazi zuen hernaniarrak. Aritz Otaegik iaz ere irabazi zuen Gipuzkoako Txapela trinketean kadete mailan eta aurten ere ez dio alde egin, jubeniletan. Gaur, hiru partidu Gaur ere partiduak jokatuko dituzte Hernaniko pelotariek, arratsaldeko 16:00etan Hernaniko kiroldegiko pelotalekuan. Euskal Herriko Txapelketaren barruan, Kadete mailan Aizpitarte II eta Lizeaga ariko dira Zaramaga taldeko bikotearen aurka. Nagusi mailan, berriz, Ioritz San Sebastianek jokatuko du Markinako pelotariaren aurka. Horrez gain, Udaberri Txapelketako partidu ere izango da gaur: nagusi mailan, Oiaga eta Aldazabalek jokatuko dute Lagunak taldeko bikotearen aurka.
Bihar igandea, Berria Txapelketa
Hernanin Berria Txapelketa jokatzen ari dira zenbait pelotalekutan eta bihar Hernanin partiduak izango dira, goizeko 10:30etatik aurrera. Iparraldeko taldea ariko da Ezkaray-ren aurka. Iparraldeko pelotari onenak ariko dira errioxarren aurka. Aurrera egiteko hautagaiak errioxarrak dira. Bihar kiroldegiko pelotalekura inguratzen denak, Aspe enpresarekin entrenatzen ari diren hiru pelotari gazte ikusteko aukera izango du: Gorka, Merino II eta Cecilio.
Mendizabal ariko da gaur Labriten Aimar Olaizolarekin
Oier Mendizabal, bi bitako txapelketa nagusian ariko da gaur Iruñako Labrit pelotalekuan, Oier Zearra pelotari galdakaoztarra min hartuta baitago. Aimar Olaizola izango du lagun hernaniar atzelariak eta saiatuko da bere hirugarren partidua irabazten. Mendizabalek bi partidu jokatuko behar izan ditu orain artekoan Olaizolarekin, lehen mailako bi bitakoan, eta biak irabazi ditu. Gaur ez dute nolanahiko bikotea izango hala ere aurrean, Titin III eta Laskurainen aurka ari beharko baitute. Mendizabal, bigarren mailako txapelketarako dago izendatua, baina lehen mailan jokatzeko eman diozkioten aukeretan goi mailan ibili daitekeela erakutsi du.