Andoni Unanueren pintura eta margo erakusketa

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 4a, 01:00

Datorren ostegunetik otsailaren 21era artean, Andoni Unanue Lekuonaren pintura eta margo erakusketa egongo da Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00tara. 2001 urtetik 2007 urtera artean egindako pintura eta margo lanak jarriko ditu erakusketan, aspalditik Hernanin bizi den artista lasartearrak, orain zazpi urte Biterin jarri zuen erakusketan bezalaxe. Ordu hartan jende askok bisitatu zuen. Oraingo erakusketan 50 margo-lan jarriko ditu ikusgai; txuri-beltzekoak, grafitoarekin eginak, eta koloretakoak, pastelarekin eginak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!