2008ko AURREKONTUEI BURUZ II

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 2a, 01:00

2007ko aurrekontuak aurreikusten zituen inbertsioak ANVko udal gobernuak bertan behera utzi zituen. Beraien esanetan, dirurik ez zegoenez hainbat proiektu ez zirela egingo esan zuten. Noski, diru faltaren ardura aurreko gobernuari leporatzen zioten. Baina sorpresa 2008ko aurrekontuarekin etorri da. Aurrekontuaren memorian, alkate andereak horrela dio `… oraintxe gaude maileguak eskatzeko egoera egokian`. Horrela da, aurreko gobernuei esker, Marian Beitialarrangoitiak 7.069.000 euroko (1.176.000.000 pezeta) mailegua eskatzeko aukera izango du. Udalaren egoera ekonomiko onari esker, maileguak %227´87 igoko baitira. Guzti hau kontuan hartuta, geldiarazi dituzten proiektuak (Etxeberriko urbanizazioa, Zikuñagako proiektua, Gudarien Plazako urbanizazioa, e.a.) martxan jartzea exijituko dugu. ANVk proiektu hauekin egiten duenak mendekuaren kiratsa dauka. Tristea benetan.

Iñaki Arratibel EAko zinegotzia

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!