Zagi Dantza bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 2a, 01:00

Goizuetako Inauteriak bihar hasiko dira eta datorren larunbatera arte luzatuko dira. Arratsaldeko 17:00etan gaztetxoen Zagi Dantza egingo dute. Ondoren plazan dantzan ibiltzeko aukera izango dute Izer eta Alabier trikitilariekin.

Mozorroak eta Zagi Dantza
Astelehenean Mozorroek baserriz baserriko buelta egingo dute, goiz-goizetik abiatuta, arratsaldean, 18:30ak aldera, herrira itzuli arte. Asteartean Mozorroez gain, Zagi Dantza famatua ikusteko aukera izango da, 16:30ak aldera.

Larunbatean Lantzeko Inauteriak
Larunbat arratsaldean, Lantzeko Inauterien desfilea egingo dute, eta ondoren afaria eta musika izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!