Ikustezina Ikusten Ikasten emanaldia izango da bihar Sandiusterrin, 19:00etan, Berdintasun Kontseiluak, Herne Neska taldeak, Udaleko Berdintasun Sailak eta Zinegoak-ek antolatuta. Bertan parte hartuko dute, Amaia-Aimarren senitarteko eta lagunek eta Ornitorrinkus taldeak (Judith Montero, Mailen Lujanbio eta Xabier Erkizia). Horrez gain, bi film dokumental ere emango dituzte: The Birthay eta Vestido Negro. Emanaldian, Amaia-Aimarren borroka gogoratu eta eskertu nahi dute antolatzaileek, eta gizarte honek transexualei sortzen dizkien arazoak agerrarazi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!