Udal Gobernuak aurkeztu berriak ditu 2008ko aurrekontuak. Kudeaketa eraginkorra egingo omen zuten, baina, lehenengo aurrekontuetan kontrako bidea hartu dutela uste dugu. Adibidez: pertsonaleko gastua %7’51 igotzen da, 506.736 € gehiago. Beste modu batera esanda, ia 85.000.000 pezeta gehiago.
Hori al da soldaten jaitsieraren fruitua? ANVek kudeaketa eraginkorra egingo zuela agindu zuen. Pertsonal gastuetan behintzat eraginkortasun hori ez da inundik inora ikusten.
Iñaki Arratibel
EAko zinegotzia
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!