Plenoa bilduko da gaur Udaletxean, arratsaldeko 18:00etan. Hamaika puntu dituzte eztabaidarako, tartean, Proiekto Hombreko atzealdeko eraikina bota eta berria egiteko eskaria. Horrez gain, Eziagoko rotonda egiteko hitzarmenak, Udal Euskaltegiko zuzendari berria izendatzea eta Eskola Kontseilurako Udal ordezkariak izendatzea ere eztabaidatuko da gaur.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!