Osasuna ala gaixotasuna?

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 30a, 01:00

Hiru egun sukarra eta eztularekin eman eta gero, eta atzo, igandea, ´Hernaniko Osasun Zentroko larrialditako medikuak, telefonoz errezeta eman` eta etxetik ez ateratzeko esan ondoren, gaur nire gurasoak Medikuntza Orokorreko medikuarengana joan dira, nire laneko baja hartzera, atzo larrialditako medikuak ezin zuela egin esan baitzidan. Gaur, medikuak larrialditarako txosten bat eman die, Amarako Osasun Zentrora joan eta bularraldeko X izpiaren froga bat egin nezan. Alegia, ´paseo` bat eman nezan -sendatzeko botika berria izango da-. Nola leike Hernani bezalako herri batean, eta seguraski antzeko herri askotan, mediku batek ez izatea, edo ez eskatzea, gutxienez, X izpien makina? Ez gara hitz egiten ari teknologia haundi edota berriaz, izan ere, makina hauek dauden sinpleenetakoak dira -erradiakzioak alde batera utzita-. Baina egokia al da, ikuspegi mediku batetik, gripeak jota egon eta hotza eta euriarekin Amararaino joan behar izatea, denbora galdu, norberaren garraioa erabili eta istripua izateko arriskuarekin, kotxe ilarak eta abar? Ez al dugu nahikoa ordaintzen Osasun Publikoa langileok, autonomook eta abarrek? Non dago osasunerako finantziazioa? Hirugarren mundukoa dirudi honek!! Zergatik, edozein traumatismorako behar bada? edo pertsona heldu batentzat? Eta behin ikusita, oinarrizko teknologia sinple hau ere ez dagoela, zer gertatuko litzateke ekografia batekin, gaur egun hain arrunta zenbait diagnostiko egiteko? Laburbilduz, gaur ´osasungintzaren kapritxozko txangoa` egin dugu, dirudienez, gaixotasunak sendatzeko eta gure herriaren osasuna zaintzeko ´moda berria`. Edo akaso, piskanaka akabatu nahi gaituzte, ez baitut uste osasun prebentzio kontu bat denik. Zertarako gaude, sendatzeko, gure osasuna zaintzeko, edo gure gaixotasuna gaizkitzeko? Nora doa gure oinarrizko eta beharrezko teknologiak asetzeko ekonomia? Betiko sistema politiko kapitalista da, bazter guztietatik zapaldu eta esplotatzen gaituena!! Eta hori kontzertu ekonomikoa dugunik!?
Joan Sanchez Bolet
(*Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!