Trenbide mugako itxitura hobetzeko lanak

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 29a, 01:00

Udaletik jakitera eman dute, Elizatxo auzoan, trenbide mugan dagoen itxitura hobetzeko lanak egingo dituztela. Horretarako, asteko egunen batean, alde horretako kotxe guztiak kendu beharko dira, lanak egin ahal izateko. Astea aurrera joan ahala, zehaztuko du eguna Udalak eta auzotarrei eskatu die Udaltzaingoarekin elkarlanean aritzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!