Zikuñagako Papelerako teknikariak Udaletxean izango dira bihar eta etzi, herritarren zalantzak argitzen

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 29a, 01:00

Goizeko 09:00etatik 13:00etara egongo dira Udaletxean.

Zikuñagako Papelerako (Papelera Guipuzcoana) teknikariek ingurugiro planaren inguruko zalantzak argituko dizkiete bihar eta etzi Udaletxera azaltzen diren herritarrei, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara. Eusko Jaurlaritzak, arriskutsuak izan litezkeen enpresei ingurumen plan integratua berritzea eskatu die eta baldintzak dezente zorroztu dizkie, gainera. Baimena, 8 urtez behin berritu beharko dute enpresa hauek. Eusko Jaurlaritzak onartu ahala, Hernaniko Udaletxean egoten dira plan integratu hauek erakusketa publikoan hilabetez, Hirigintzan, ikusi nahi duten guztientzat.

Azalpenak ematera
Plan integrala Udaletxean erakusketan dagoen bitartean, azalpenak ematera etortzen dira enpresa bakoitzeko teknikariak, pare bat egunetan. Bihar eta etzi goizean, Zikuñagako Papelerako teknikariak izango dira, aldez aurretik AMR, Electroquimica de Hernani eta Arkema enpresetako teknikariak izan diren bezalaxe.

Hernanin 10 enpresa
Hernanin 10 enpresa daude, arriskutsu izan litezkeenen zerrendan: AMR Refractarios, Electroquimica de Hernani, Arkema, Industrias Seur, Selak, Hexion, Celulosas de Hernani, Orona, Zikuñagako Papelera eta Ubis.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!