Igandean, Hernaniko 80 gimnasta gaztek erakustaldia egin zuten kiroldegian.
Hernaniko eskolako gimnasta gazteek asteburu bete- betea izan dute azkeneko hau, larunbatean probak izan baitzituzten Arrasaten eta igandean erakustaldia herritarren aurrean. Igandean kurtsoko erakustaldia egin zuten gimnasia erritmikoko taldeko 80 bat lagunek, eta Donostiako Karmelo ikastetxeko gimnastek, lehen pistako harmailak lepo zirela. Berez, 120 ikasle inguru dabiltza gimnasia erritmikoan Hernaniko taldean, baina igandean Iñude eta Artzainen konpartsa ere bazenez, 80 inguru joan ziren, benjamin, alebin, infantil eta jubenilen artean. Uztaiarekin, mazekin eta zinta edo xingolarekin aritu ziren, horrelakoetan falta ez diren guraso eta ingurukoen aurrean. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!