Errez irabazi zion Hernanik Elgoibarri 4-1

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 28a, 01:00

Partidu erraza izan zuten atzo hernaniarrek, Zubipen, Elgoibar taldearen kontra. Hernanik 4-1 irabazi zuen partidua eta aukera asko izan zituzten gehiago ere sartzeko. Txuriberdeak ez dira joku puntu onenean, baina ea berriz goi muturrera iristeko aukera izaten duten, garaipen honen ostean. Atzoko gol egileak: Garazi Zarauzek 1, Nerea Abancensek 1 eta Maialen Quijerak 2. Hernani sailkapenaren erdialdean dago, baina lehenengo postuak ez ditu hain urruti, eta bigarren buelta osoa gelditzen da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!