Enrike Larrarte jauna,

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 28a, 01:00

Isabel Zubillaga

Bi edo hiru aldiz irakurri ditut Andoni Amonarraizi zuzendutako eskutitzak. Hoietaz gauza batzuk esan nahi nizkizuke. Berrogeiko hamarkadatik hirurogeikora erdera asko entzun eta hitzegiten genuen. Eskolan, elizan, irratian. Kalean eta dendetan ere nahiko. Etxean egiten genuenak eutsi genion euskerari. Baina etxe batzuetan gertatzen zena hau da: guraso batek edo besteak euskeraz ez zekiela eta orduan sortzen zen arazoa (orain ere bai). Errezenera jotzen genula? Baditeke. Baina asko ziran erdera ez jakitiatik sufritu egiten zutenak: galdetu soldauskara joan ziren haiei. Gero bere zailtasun guztiarekin ikastolak sortu ziran, eta beste kontu bat izan da. Hori dena gogoan edukiz saiatu gaitezen euskera maite arazten, baina zure modua ez da nire ustez egokia. Besarkada bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!